XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaur, emakumeen arteko harremanak eta zenbait pasaizu aztertuko ditut.
Prai Bartolome, J. C. Baroja eta Azkue-gana jo dut argi bila; eta jakina! ahoz-ahozko ihardunetara ere bai.
J. C. Barojak, emakumeen harremanez zera diosku, gutxi gorabehera euskarara itzulita: Neskatilak erlijio giroko antolakundetik landa, ez dira mutila bezain talde finkoetan bildu izan.
Hala ere, euren emakumetasuna bereziki nabari den biltzarre eta lan batzuk badituzte: lixiba egitea, iturrira joate eta udaberriko jorraketak.
Orduan, adiskide giroan azaleratzen ziren gazte-kezkak oihartzuna izan ohi zuten besteengan eta hortxe dute sorburua hainbat herri-kanta eta bertsok.
Neguko gau-bilerak ospetsuak ziren.
Aurreko lanean aipatzen nuen Markinaldean, eztei-gauean eta Gabonzaharrez nola ospatzen zen
Gorulariak ere biltzen ziren ilunabar batzutan.
Mutil gazteek ez omen zuten biltzarre horietara sartzerik.
Ume eta gizon helduei bakarrik irekitzen zitzaien atea.
Hala ere,
Meñakan ere honen antzeko bileren berri jakin dut; baina berria Meñakan jaso arren, Morgakoa da.
Nire amama zena, Morgako alaba zen, gero Arrietara ezkondua.
Amak honela kontatzen ditu haren denborako gorulari-bilerak: .